Aurkitutako azoka kopurua: 5040 emaitzetako orri ikusgaiGuztiak ikusiOrrialde ikusgai 1-tik 2-ra

1 2
Lekua
  
ARABA
Urtarrila
21  Amurrio
Igandea, urtarrilak 21
NEKAZARITZA
Baserriko produktuen erakusketa eta salmenta. Txerrikien enkantea.
Antolatzailea: San Antonen Adiskideen Elkartea eta Amurrioko Udala

Iraila
2  Angosto Santutegia/Santuario de Angosto
Igandea, irailak 2
NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA ETA ESKULANGINTZA
XXVII. azoka. Aziendaren eta nekazaritzako makinen erakusketa. Artisautzako produktuen eta produktu tradizionalen salmenta. Erakustaldiak, artzain txakur lehiaketa, eta txekor dastatzea jende guztiarentzat.
Antolatzailea: Añanako landa garapenaren elkartea

Martxoa
17  Vitoria-Gasteiz (Urrezko Zeledoien plaza Correos parean)
Larunbata, martxoak 17
XVII. NEKAZARITZAKO AZOKA GARDENA
Arabako baserrietako produktuen salmenta zuzena. Protagonista: Arabako patata. Garaiko produktuen dastaketa, produktuak nola egiten diren erakusketa eta haurrentzako tailerrak.
Antolatzailea: UAGA eta AGA Kooperatiba-sozietatea

Ekaina
10  Baranbio
Igandea, ekainak 10
ABELTZAINTZA ETA ESKULANGINTZA
XXI. Ahuntz Eguna. Azpigorri eta azpizuri ahuntzen lehiaketa eta erakusketa. Artisau erakusketa.
Antolatzailea: Baranbioko Administrazio Batzordea

Abendua
20  Vitoria-Gasteiz (Espainia plaza-Lehendakari Agirre kalea)
Osteguna, abenduak 20
EGUBERRIKO NEKAZARITZA AZOKA
Nekazaritzako eta abeltzaintzako produktuen erakusketa, salmenta eta dastaketa; bereziki, Arabako ekoizleena. Hegazti lehiaketa eta erakusketa.
Antolatzailea: Vital Fundazioa

Azaroa
4  Amurrio
Igandea, azaroak 4
MIKOTURISMOAREN EGUNA
Baserriko produktuen erakusketa eta salmenta. Zizen erakusketa. Pintxo lehiaketa.
Antolatzailea: Amurrioko Udala eta Amurrio Bidean eta Arriola Elkarte Mikologikoa

Uztaila
7  Okondo
Larunbata, uztailak 7
NEKAZARITZA
Txakolinaren X. jaia. Arabako Txakolina jatorri izena duen txakolinaren erakusketa eta dastaketa.
Antolatzailea: Okondoko Udala

Abuztua
5/8  Vitoria/Gasteiz (Loma Jeneralaren plaza)
Igandetik, abuztuak 5, asteazkenera abuztuak 8
ARTISAUTZA ETA NEKAZARITZAKO ELIKAGAIAK
Andre Mari Zuriko azoka. Artisautza eta elikadura produktuen erakusketa eta salmenta.
Antolatzailea: Vital Fundazioa

Urria
6  Vitoria-Gasteiz
Larunbata, urriak 6
BIONEKARABA. EKOIZPEN EKOLOGIKOAREN AZOKA
Euskal Herriko eta inguruko elikagai eta ekoizle ekologikoen erakusketa eta salmenta. Nekazariei, abeltzainei eta kontsumitzaileei argibideak emateko postuak.
Antolatzailea: Bionekazaritza (Nekazaritza Ekologikoko Arabako Elkartea)

Maiatza
12  Lapuebla de Labarca (Plaza)
Larunbata, maiatzak 12
NEKAZARITZA
Lapuebla de Labarcako upategien postuak. Janaria eta musika egun guztian. Batelak, Euskadiko arraun-elkarteak Ebro ibaian.
Antolatzailea: Lapuebla de Labarcako Udala

Apirila
7  Eltziego / Elciego
Larunbata, apirilak 7
LORE ETA ORTUAREN AZOKA
VII. erakusketa eta salmenta azoka: landareak, barazkiak, kontserbak, apaingarriak, lorategirako eta baratzerako makinak.
Antolatzailea: Eltziegoko Udala

Otsaila
3  Laudio / Llodio
Larunbata, otsailak 3. San Blas
TXERRIARI BURUZKO MONOGRAFIKOA NEKAZARITZA ETA ESKULANGINTZA
San Blas. Txerria erre eta garbitu. Eskulangintza-produktuen erakusketa eta salmenta. Odolkiak egitea. Txarripata sukaldaritza lehiaketa. Dantzak. Erromeria.
Antolatzailea: Kukutxe San Blas Feria Elkartea

Abuztua
14  Amurrio
Asteartea, abuztuak 14
NEKAZARITZA
Nekazaritza lehiaketa. Produktu hauen erakusketa eta salmenta: barazkiak eta frutak, gazta, txakolina eta eztia.
Antolatzailea: Amurrioko Udala

Urria
7  Murgia
Igandea, urriak 7
ABELTZAINTZA
Ganaduaren erakusketa. Eskualdeko produktuak eta nekazaritzako makineria. Haraneko produktuen dastaketa.
Antolatzailea: Zuiako Udala

Maiatza
12  Zigoitia
Larunbata, maiatzak 12
ABELTZAINTZA
V. azoka. Zaldi, behi, ardi eta ahuntz azienden erakusketa. Aizkolari txapelketa. Artisau ekoizleen erakusketa.
Antolatzailea: Gorbeiako Parke Naturala

Apirila
22  Navaridas
Igandea, apirilak 22
ENOLOGIKOA
Ardoaren VI. Azoka Historikoa. Munduko ardoaren historia ezagutarazteko eta Arabako Errioxako ardoaren garrantzia nabarmentzeko feria. Ardoaren eta bertako produktuen dastatzea.
Antolatzailea: Navaridasko Udala

Otsaila
4  Alegria-Dulantzi
Igandea, otsailak 4
ESKULANGINTZA ETA GASTRONOMIKOA
San Blas azoka. Eskuz egindako produktuen eta elikagaien erakusketa eta salmenta.
Antolatzailea: Alegria-Dulantziko Udala

Urtarrila
21  Rivabellosa
Igandea, urtarrilak 21
BOILURRAREN AZOKA
Boilurraren merkatua, eta harekin eskuz egindako produktuak. Sukaldea zuzenean eta lehiaketak.
Antolatzailea: Erriberabeitiko Udala

Iraila
8  Vitoria-Gasteiz (Urrezko Zeledoien plaza Correos parean)
Larunbata, irailak 8
XVIII. NEKAZARITZAKO AZOKA GARDENA
Arabako baserrietako produktuen salmenta zuzena, bereziki Arabako patata. Garaiko produktuen dastaketa. Zenbait produkturen ekoizpen-erakustaldia eta haurrentzako tailerrak.
Antolatzailea: UAGA eta AGA Kooperatiba-sozietatea

Martxoa
18  Moreda Araba
Igandea, martxoak 18
ESKULANGINTZA ETA GASTRONOMIKOA
Arabako Oliba Olioaren VII. jaialdia. Inguruko olibondo eta olioaren mundua ezagutzeko aukera paregabea.
Antolatzailea: Moreda Arabako Udala

Ekaina
10  Bastida / Labastida
Igandea, ekainak 10
UPELTEGIAK KALEAN
Bastida herriko ardo guztien dastatze eta salmentaren IX. azoka; txartela eta kopa erostearen truke, euren ardoak dastatzeko aukera izango da.
Antolatzailea: Bastidako Udala

Abendua
21  Amurrio
Ostirala, abenduak 21
NEKAZARITZA ETA ESKULANGINTZA
Eguberriko azoka. Etxeko produktuen erakusketa eta salmenta: eztia, gazta, txakolina, eta abar.
Antolatzailea: Amurrioko Udala

Azaroa
11  Santikurutze Kanpezu / Santa Cruz de Campezo
Igandea, azaroak 11
NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA
Arabako Mendialdeko eta Euskadiko elikagaien erakusketa eta salmenta. Artisautza eta zerratze erakusketa. Erakusketak, lehiaketa gastronomikoa, eta abar.
Antolatzailea: Kanpezuko Udala, Santa Kurutze Kanpezuko Administrazio Batzarra eta Izki landa garapeneko elkartea

Uztaila
7  Añana
Larunbata, uztailak 7. San Kristobal
GATZAREN AZOKA
Argi eta soinu ikuskizuna Añanako Gatz Haranean. Gatzaren Artisau Azoka: nekazaritzako produktuen, eskuz egindakoen eta gatzez egindako produktu adierazgarrien erakusketa eta salmenta, eta gatz harana bisitatzea.
Antolatzailea: Añanako Gatz Harana Fundazioa. Gatzagak Elkartea eta Gesaltza Añanako Udala

Martxoa
23  Laudio / Llodio
Dolumin ostirala, martxoak 23
ABELTZAINTZA
Produktuen erakusketa eta salmenta. Behi, ardi, zaldi eta ahuntz azienden erakusketa. Idi probak.
Antolatzailea: Aberedunak abeltzain elkartea (Laudio) eta Laudioko Udala

Ekaina
24  Ondategi (Sarragoko landa)
Igandea, ekainak 24
ZALDIAREN AZOKA
Gorbeia inguruko zaldien XXIII. erakustaldia. Behi, zaldi, ardi eta ahuntz aziendaren erakusketa. Artisautza eta nekazaritza produktuak.
Antolatzailea: Zigoitiko Udala

Uztaila
14/15  Bastida / Labastida
Larunbata, uztailak 14 eta igandea, uztailak 15.
ERDI AROKO MERKATUA
Erdi Aroko IX. azoka, artisautzako eta gastronomiako produktuen postuekin. Kalejirak, musika-ikuskizunak, antzerkia eta abar izango dira.
Antolatzailea: Bastidako Udala

Abuztua
15  Araia
Asteazkena, abuztuak 15
ESKULANGINTZA
Artzain Eguna. Gaztaren, eskulangintzako produktuen eta produktu ekologikoen erakusketa eta salmenta. Idiazabal gaztaren XV. lehiaketa. Artzain txakurren Arabako txapelketa.
Antolatzailea: Auzolan Elkartea

Urria
9  Agurain / Salvatierra
Asteartea, urriak 9
ABELTZAINTZA
DCXXIII. azoka. Euskal Herriko Mendi Zaldiaren XI. lehiaketa. Artzain Gaztaren XXXII. Lehiaketa. Behien, ardien eta makinen erakusketa, artisautzako, gastronomiako eta Euskal Herriko bestelako produktuen salmenta.
Antolatzailea: Aguraingo Udala

Maiatza
13  Kuartango
Igandea, maiatzak 13
NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA
Perretxiko eta terreña arrazako azienden XVI. azoka. Inguruko perretxikoak saltzea. Eskuz egindako produktuen erakusketa eta salmenta. Terreña arrazako aziendaren monografikoa eta erakusketa. Elikagaiak dastatzea.
Antolatzailea: Kuartangoko Udala, Kuartangokoak gizarte eta kultur elkartea, Añanako landa garapenaren elkartea

Otsaila
10  Lapuebla de Labarca
Larunbata, otsailak 10
NEKAZARITZA
Uzta berria aurkeztea. Bisitaldi gidatuak upeltegietara. Ardoaren inguruko produktuak erakutsi eta dastatzea. Mahastiko lanak, lehengoak eta oraingoak.
Antolatzailea: Lapuebla de Labarcako Udala

Iraila
15  Artziniega
Larunbata, irailak 15
ANTZINAKO AZOKA
Antzina bezala jantzitako eskulangileek artisautzako produktuak eta elikagaiak erakutsi eta salduko dituzte. Artisautza tailerrak instalatuko dira guztiok gozatzeko.
Antolatzailea: Artziniegako Udala eta Ostalarien Elkartea

16  Amurrio
Igandea, irailak 16
ARTZAIN EGUNA
Ardi aziendaren lehiaketa. Baserriko produktuen eta artzaintzako lanabesen erakusketa eta salmenta. Ardi txakurren lehiaketa. Ardi haragia dastatzea eta gazta lehiaketa.
Antolatzailea: Amurrioko Udala

Martxoa
25  Okondo
Igandea, martxoak 25
NEKAZARITZA
XXI. Baserri Azoka. Nekazaritza, abeltzaintza eta artisautza produktuak erakustea.
Antolatzailea: Okondoko Udala

Uztaila
25  Vitoria-Gasteiz (San Frantzisko aldapa)
Asteazkena, uztailak 25
NEKAZARITZA
Baratxuri azoka Blusa eta Neskaren Egunean: baratxuri erakusketa eta salmenta San Frantzisko aldapan eta inguruan.
Antolatzailea: Gasteizko Udala

Abuztua
16  Amurrio
Osteguna, abuztuak 16
ABELTZAINTZA
Ganaduaren erakusketa.
Antolatzailea: Amurrioko Udala

Urria
14  Pobes
Igandea, urriak 14
ARABAKO BABARRUN PINTOAREN ETA LEKALEEN AZOKA
XXIV. azoka. Artisau produktuen dastaketa, erakusketa eta salmenta. Abeltzaintzako feria eta makina erakusketa. Irrintzien lehiaketa.
Antolatzailea: Erriberagoitiko Udala

Maiatza
15  Arespalditza / Respaldiza
Asteartea, maiatzak 15. San Isidro
NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA ETA ESKULANGINTZA
Pirinioetako Behi Aziendaren Arabako IV. Lehiaketa. Eskualdeko bertako abere eta oiloen erakusketa. eskuz egindako eta etxeko produktuen erakusketa eta salmenta, nekazaritzako makinak, gazta eta txakolina (bertakoa eta eskualdekoa).
Antolatzailea: Aiarako Udala

Uztaila
25  Vitoria-Gasteiz (Campus, UPV/EHU René Cassin kalea])
Asteazkena, uztailak 25. Santiago
NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA
Herriko nekazaritza produktuen erakusketa eta salmenta. Ganaduaren eta makinen erakusketa.
Antolatzailea: Arabako Foru Aldundia

Abuztua
24  Laudio / Llodio
Ostirala, abuztuak 24
BASERRITARRAREN EGUNA
Produktuen erakusketa eta salmenta San Roque jaietan. Ardi txakurren lehiaketa.
Antolatzailea: Laudioko Udala eta Arabako Artzain Txakurraren Aldeko Elkartea (ARATE)


1 2