Aurkitutako azoka kopurua: 17240 emaitzetako orri ikusgaiGuztiak ikusiOrrialde ikusgai 5-tik 5-ra

1 2 3 4 5
Lekua
  
BIZKAIA
Abendua
1  Murueta
Igandea, abenduak 1
TXARRIKI EGUNA
Bertako txerriaren sustapena, txerriki produktuen dastaketa eta nekazaritzako produktuen azoka.
Antolatzailea: Muruetako Udala.

21  Lekeitio
Larunbata, abenduak 21. San Tomas
NEKAZARITZA
Baserriko produktuen erakusketa eta salmenta. Talo dastaketa eta animalien erakusketa (behiak, zaldiak, astoak, ahateak, oilaskoak...).
Antolatzailea: Lekeitioko Udala.

8  Gorliz (Elizako Plaza)
Igandea, abenduak 8. Andre Maria Birjinaren Sortzez Garbia
NEKAZARITZA ETA ESKULANGINTZA
Gabonetako produktuen azoka.
Antolatzailea: Gorlizko Udala.

1  Gordexola
Igandea, abenduak 1
NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA ETA ESKULANGINTZA
Frisiar arrazako herrialdeko lehiaketa. Enkarterrietako astoaren lehiaketa-erakusketa. Hainbat produkturen erakusketa eta salmenta. Tokiko abereen erakusketa.
Antolatzailea: Gordexolako Udala.

21  Barakaldo (Llano)
Larunbata, abenduak 21
NEKAZARITZA ETA BASERRIKO PRODUKTUAK.
Artisautza, elikadura eta aroztegiko produktuen erakusketa eta salmenta.
Antolatzailea: Topagune.

7/8  Elorrio
Larunbatetik, abenduak 7, igandera, abenduak 8
BUZKANTZ JAIA
Odoloste eta odolostez osatutako pintxoen lehiaketa. Eskualdeko ekoizleen eta artisauen azoka.
Antolatzailea: Elorrioko Udala, Turismo Bulegoa.

1  Atxondo
Igandea, Abenduak 1.
NEKAZARITZA ETA ESKULANGINTZA
Durangaldeko baserrietako produktuen salmenta eta produktu ekologikoen promozioa.
Antolatzailea: Atxondoko Udala.

14  Otxandio
Larunbata, abenduak 14
NEKAZARITZA ETA ESKULANGINTZA
Baserriko produktuen eta eskulangintzakoen erakusketa eta salmenta.
Antolatzailea: Kementsu Kultur Elkartea

5/8  Durango
Ostegunetik, abenduak 5, igandera, abenduak 8
EUSKAL DENDA
Euskal artisautzako sektorearen XXIV. azoka profesionala. Nekazaritzako elikagaien eta artisautza produktuen rakusketa eta salmenta.
Antolatzailea: Artisauen Arbaso Elkartea.

22  Gernika-Lumo
Igandea, abenduak 22
EUSKAL HERRIKO KARAKOL TXAPELKETA
EUSKAL HERRIKO KARAKOL TXAPELKETA. XLIII. azoka. Dastaketa, erakusketa eta lehiaketa gastronomikoa. Barraskiloen postuak, piper txorizeroak…
Antolatzailea: Gernika-Lumoko Udala.

13/6  Bilao (Areatzako kaia. Arriaga)
Ostiraletik, abenduak 13, astelehenera, urtarrilak 6
GABONART
Gabonetako XXXVII. Artisautza Azoka. Eskulanen erakusketa eta salmenta.
Antolatzailea: Artisauen Arbaso Elkartea.

1/15  Mungia
Igandea, abenduak 1, eta igandea, abenduak 15
ABELTZAINTZA
Behi, ardi, zaldi eta ahuntz. Nekazaritzako makinak eta tresnak.
Antolatzailea: Mungiako Udala.


1 2 3 4 5