Aurkitutako azoka kopurua: 172 Emaitzetako orri ikusgaiOrrialdez ikusi
BIZKAIA
Urte osoan
0  Arrieta
Hilabete bakoitzeko 1go igandea
NEKAZARITZA ETA ESKULANGINTZA
Arrieta inguruko ekoizleen baserriko produktuen erakusketa eta salmenta.
Antolatzailea: Arrietako Udala eta Lekukoartu Elkartea.

0  Bilbo (Areatzako oholtzak)
Larunbatetan
GURE LURREKO MERKATUAK
Bizkaiko baserritarrek modu tradizionalean egindako produktuen merkatua, euskal barietate eta arraza autoktonoekin. Slow food, elikagai naturalak eta bertako produktuak.
Antolatzailea: Bizkaimendi Landa Garapenerako Elkartea.

0  Bilbo (Areatzako oholtzak)
Igandeetan
LOREAK ETA LANDAREAK
Ekoizleek zuzenean hazi eta jasotako lore eta landareak. Koloreen eta usainen arragoa.
Antolatzailea: Bilboko Udala.

0  Mungia
Ostiraletan
BASERRITAR AZOKA
Baserriko produktuen erakusketa eta salmenta.
Antolatzailea: Mungiako Udala.

0  Urduña/Orduña (Foru plaza)
Hilabete bakoitzeko 1go larunbata, urtarrila izan ezik
NEKAZARITZA
Bertako ekoizleen azoka.
Antolatzailea: Urduñako Zaporeak Elkartea eta Urduñako Udala.

0  Zamudio
Hilabete bakoitzeko 1go larunbata, azaroa izan ezik
NEKAZARITZA
Zamudioko bertako produktuen azoka.
Antolatzailea: Nekazamudio Elkartea.

Urtarrila
13  Sestao (San Pedro plaza)
Igandea, urtarrilak 13
NEKAZARITZA
Euskal Herriko nekazaritzako produktuen azoka. Barazki lehiaketak, gazta, ogia, euskal pastela…
Antolatzailea: Kumeki Gaztetxoak.

18  Mungia
Ostirala, urtarrilak 18. San Antontxu
NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA ETA ESKULANGINTZA
Landa-erakusketak, azienda, makinak, tresnak. Txakolin dastatzea. Euskadiko odoloste eta txorizoaren lehiaketa.
Antolatzailea: Mungiako Udala, BBK eta Merkatarien Elkartea.

20  Berriz (Probaleku)
Igandea, urtarrilak 20
NEKAZARITZA ETA ESKULANGINTZA
XXXVIII. Baratzeko produktuen eta fruten erakusketa. Durangaldeko fruta, barazki eta produktuen erakusketa eta salmenta. Agertoki paregabea, eskualdeko hogeita hamar bat baserritarren parte-hartzearekin. Artisautza azoka herriko frontoian.
Antolatzailea: Berrizko Udala, baserritarrak eta Berrizko Jai Batzordea.

27  Barakaldo (San Bizente)
Igandea, urtarrilak 27
NEKAZARITZA
Baserriko produktuen erakusketa eta salmenta. Landa munduko eskulangileak eta landareak.
Antolatzailea: Done Bikendiko Jai Batzordea.

Otsaila
3  Abadiño
Igandea, otsailak 3. San Blas
NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA ETA ESKULANGINTZA
Eskulangintza azoka, abeltzaintza, makineria, mintegietako langileak eta idi probak. Baserriko produktuen erakusketa eta salmenta. Nekazaritza eta abeltzaintzako ekoizpenik onenarentzako sariak.
Antolatzailea: Abadiñoko Udala.

3/17  Mungia
Igandea, otsailak 3 eta igandea otsailak 17
ABELTZAINTZA
Behi, ardi, zaldi eta ahuntz azienda. Nekazaritzako tresnak eta makineria.
Antolatzailea: Mungiako Udala.

9  Markina-Xemein
Larunbata, otsailak 9
LANDARE ETA LOREZAINTZA AZOKA.
Zuhaitz, landare eta baserriko lanabesen azoka.
Antolatzailea: Lea-Artibai Landa Garapenerako Elkartea eta Markina-Xemeingo Udala.

Martxoa
3/17  Mungia
Igandea, martxoak 3 eta igandea martxoak 17
ABELTZAINTZA
Behi, ardi, zaldi eta ahuntz azienda. Nekazaritzako tresnak eta makineria.
Antolatzailea: Mungiako Udala.

3  Sopuerta (Barrio La Baluga)
Igandea, martxoak 3
TXERRIKI AZOKA.
XLVII. txorizo eta odoloste lehiaketa. Euskal Herriko Txerriki egilerik Onena Saritzeko XXIII. Txapelketa. Nekazaritzako, abeltzaintzako eta eskulangintzako beste produktu batzuenm erakusketa eta salmenta.
Antolatzailea: Sopuertako Udala.

9  Amorebieta-Etxano
Larunbata, martxoak 9
NEKAZARITZA ETA ESKULANGINTZA
Baserriko elikagaiak eta artisautza lanak erakutsi eta saltzea. Emakumeen nekazaritza eta artisautza azoka.
Antolatzailea: Amorebieta-Etxanoko Udala.

10  Ugao-Miraballes (Herriaren Enparantza)
Igandea, martxoak 10
NEKAZARITZA
XIX. Ugao-Miraballesko Emakume Ekoizleen Nekazaritza Azoka. Nekazaritzako produktuen erakusketa, momentuko lanketa, salmenta eta dastaketa.
Antolatzailea: Ugaoko Udala eta Kutxabank.

16  Bilbo (Zazpikaleak)
Larunbata, martxoak 16
NEKAZARITZA
Baserriko produktuen salmenta eta erakusketa Erribera kalean.
Antolatzailea: Bilbo Historikoa elkartea eta Goi-Zubi Elkartea.

19  Bakio
Asteartea, martxoak 19
NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA.
San Jose Azoka. Bizkaiko Txakolina jatorrizko-deituraren txakolinaren uztaren aurkezpena. Bertako produktuez gain eskualdeko produktuak erakusgai egongo dira.
Antolatzailea: Bakioko Udala.

19  Güeñes (Udal frontoian)
Asteartea, martxoak 19. San Jose
HEGAZTIAK ETA GASTRONOMIKOA.
Euskal Oiloaren XVIII. monografikoa. Enkarterrietako billano txakurren XXV. monografikoa. Euskal Antzararen VII. Monografikoa. Bizkaiko Txakolina dastaketa. Gazta, ogia, eztia, artisautza eta bertako produktuen erakusketa eta salmenta.
Antolatzailea: Güeñeseko Udalbatza.

0  Plentzia
Zehaztu barik
GASTRONOMIKOA
Berdela pintxoen dastatzea eta arrain kontserben salmenta.
Antolatzailea: Plentziako Udala.

Apirila
6  Mungia
Larunbata, apirilak 6
BERTAKO ETA PAISAIA LANDAREAK.
Apaingarri eta fruta arbola landareen erakusketa eta salmenta. Lorezaintzari aplikatzeko tekniken tailerrak.
Antolatzailea: Mungiako Udala.

7/21  Mungia
Igandea, apirilak 7, eta igandea, apirilak 21
ABELTZAINTZA
Behi, ardi, zaldi eta ahuntz azienda. Nekazaritzako tresnak eta makinak.
Antolatzailea: Mungiako Udala.

7  Ortuella
Igandea, apirilak 7
NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA
XV. Baserriko produktuen erakusketa eta salmenta. Meategi eremuko arrazen eta arraza mistoen erakusketa. Jarduerak eta erakusketak.
Antolatzailea: Ortuellako Udala.

12/22  Bilbo (Areatzako pasealekua)
Ostiraletik, apirilak 12, astelehenera, apirilak 22
ESKUTARTIE
IX. Udaberriko artisautza azoka. Artisau-produktuen eta nekazaritzako elikagaien erakusketa eta salmenta.
Antolatzailea: Arbaso Artisauen Elkartea.

14  Garai
Igandea, apirilak 14
LANDARE ETA LOREZAINTZA AZOKA.
VII. Lore, landare eta lorategiko tresnen azoka.
Antolatzailea: Garaiko Udala, Urkiola Landa Garapenerako Elkartea y Trumoitte Elkartea.

14  Larrabetzu
Igandea, apirilak 14
TXORIERRIKO TXAKOLIN EGUNA.
Txorierriko Txakolin dastaketa.
Antolatzailea: Larrabetzuko Udala.

18/20  Bilbo (Areatzako portua)
Ostegunetik, apirilak 18, larunbatera, apirilak 20
BASQUE FEST GOURMET
Euskadiko eskualde turistikoen erakustokia, helburuen informazioarekin eta erakargarri enogastronomikoekin, doako dastaketa expressak, tailerrak, jarduerak, eta abar.
Antolatzailea: Bilbao Turismo.

27  Urduña-Orduña (Foru plaza)
Larunbata, apirilak 27
NEKAZARITZAKO ELIKAGAIAK
VI. Tokiko produktuen eta ekologikoen azoka: musika, tailerrak, paella ekologikoa…
Antolatzailea: Urduñako Udala eta Urduñako Zaporeak Elkartea.

28  Bilbo (Karmelo plaza)
Igandea, apirilak 28
SANTUTXUKO NEKAZARITZA AZOKA.
Baserriko produktuen erakusketa eta salmenta.
Antolatzailea: Santutxuko Gure Auzoa.

28  Gatika
Igandea, apirilak 28
ABELTZAINTZA, NEKAZARITZA ETA ESKULANGINTZA
Ganadu, nekazaritzako produktu eta herriko edo eskualdeko artisauen eskulanen erakusketa eta salmenta.
Antolatzailea: Gatikako Udala eta Jai batzordea.

28  Gorliz (Elizako Plaza)
Igandea, apirilak 28
LOREAK ETA LANDAREAK.
VIII. Lore eta landare azoka. Goizean erakusketa eta salmenta. Doako tailerrak.
Antolatzailea: Gorlizko Udala.

28  Morga (Andra Mari auzoa)
Igandea, apirilak 28
NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA
XX. Azoka. Nekazaritza produktuen eta eskulanen erakusketa eta salmenta; txakolina, gaztak, gozogintza… Talo eta txerriki dastatzea.
Antolatzailea: Morgako Udala.

Maiatza
1  Trucios-Turtzioz (Udal igerilekuak)
Asteazkena, maiatzak 1
NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA.
Turtziozko azienda-arrazen erakusketa: behiak, zaldiak, ardiak, hegaztiak eta Enkarterriko billano txakurraren V. lehiaketa monografikoa. Postuak: taloa, txorizoa, ogia…
Antolatzailea: Turtziozko Udala, Enkartur eta BBK Gizarte Ekintza.

4  Berriatua
Larunbata, maiatzak 4
ARRANTZA ETA NEKAZARITZA
Arrain kontserben eta baserriko produktuen erakusketa eta salmenta. Arrain kontserbekin egindako pintxoak dastatzea. VI. Pintxo lehiaketa.
Antolatzailea: Lea-Artibai Landa Garapenerako Elkartea eta Berriatuko Udala.

4  Ibarrangelu
Larunbata, maiatzak 4
NEKAZARITZA
Inguruko baserrietako produktuen erakusketa eta salmenta. Paseoak zaldiz, uso mezulariak, euskal jantzien eta pintura erakusketa.
Antolatzailea: Azoka Taldea.

5  Areatza
Igandea, maiatzak 5
ABELTZAINTZA ETA ESKULANGINTZA.
Aziendaren erakusketa, bertako nekazaritzako elikagaien salmenta eta artisautza.
Antolatzailea: Areatzako Udala eta Upokolupetza Abeltzainen Elkartea.

5  Berango (Moreagako parkea)
Igandea, maiatzak 5
NEKAZARITZA ETA ESKULANGINTZA
XXVI. Nekazaritza eta Artisautza produktuen Azoka; egurtaila, buztingintza, fosil eta mineralak, imitazio-bitxiak, etab. Horrez gain, taloak, gaztak, eztia, kontserbak, txokolatea eta txakolina izango dira hainbat postutan. Euskal Pastelaren Euskadiko XXI
Antolatzailea: Simon Otxandategi Dantza taldea.

5/19  Mungia
Igandea, maiatzak 5, eta igandea, maiatzak 19
ABELTZAINTZA
Behi, ardi, zaldi eta ahuntz azienda. Nekazaritzako tresnak eta makinak.
Antolatzailea: Mungiako Udala.

11  Markina-Xemein
Larunbata, maiatzak 11
BASERRI ETA OKELA EGUNA
Baserriko produktuen salmenta eta erakusketa. Bildots errea dastaketa.
Antolatzailea: Lea Artibai- Landa Garapenerako Alkartea, Markina -Xemeingo Udala eta Jai Batzordea.

11  Zeanuri
Larunbata, maiatzak 11
NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA.
Behi, zaldi eta ardi aziendaren erakusketa. Eskualdeko nekazarien elikadura-produktuen erakusketa eta salmenta (gaztak, eztia, gozogintza…). Artisautza erakusketa.
Antolatzailea: Zeanuriko Udala.

12  Barakaldo (Lutxana)
Igandea, maiatzak 12
NEKAZARITZA.
Baserriko produktuen erakusketa eta salmenta. Landa eremuko landareak eta eskulangileak.
Antolatzailea: Lutxanako Jai Batzordea.

12  Dima
Igandea, maiatzak 12
NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA ETA ESKULANGINTZA.
Ganaduaren, nekazaritzako produktuen eta eskulangintzakoen erakusketa eta salmenta.
Antolatzailea: Dimako Udala.

15  Larrabetzu
Asteazkena, maiatzak 15. San Isidro
NEKAZARITZA
Baserritarraren Eguna. Nekazaritzako produktuen erakusketa eta salmenta. Larrabetzuko ekoizleentzat bakarrik.
Antolatzailea: Larrabetzuko Udala.

17/19  Bermeo
Ostiraletik, maiatzak 17, igandera, maiatzak 19
ARRANTZA
XXV. azoka. Arrantzajarduerak, arrantzarekin lotutako produktu eta zerbitzuen gaineko hitzaldiak eta erakusketa.
Antolatzailea: Arrain Azoka Elkartea.

18/19  Barakaldo (Gurutzeta)
Larunbata, maiatzak 18, eta igandea, maiatzak 19
NEKAZARITZA
Baserriko produktuen eta eskulanen erakusketa eta salmenta. Landa munduko landareak eta eskulangileak.
Antolatzailea: Gurutzetako Jai Batzordea.

18  Ondarroa
Larunbata, maiatzak 18
ANTXOA EGUNA.
Antxoa pintxoen dastaketa eta arrain kontserben salmenta.
Antolatzailea: Ondarroako Udala.

19  Derio
Igandea, maiatzak 19
ARTISAUTZA ETA ELIKADURA.
XXIV. Elikadura azoka. Nekazaritzako produktuen erakusketa eta salmenta. Animazioa eta haurrentzako jarduerak. Herri kirolak. Animalien erakusketa.
Antolatzailea: Derioko Udala.

19  Mañaria
Igandea, maiatzak 19
NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA
Elikagaien salmenta. Azpi Gorri ahuntzaren IV. txapelketa. Artisautza tailerrak. Lora eta landareen erakusketa eta salmenta.
Antolatzailea: Mañariako Udala.

19  Plentzia
Igandea, maiatzak 19
EKOLOGIKOA
Inguruko ekoizleen Azoka Ekologikoa: barazkiak, ogia, mermelada, bizkotxoak, arrautzak, esne produktuak, kosmetikoak, garagardoa, kontserbak, pasta, pizza…
Antolatzailea: Txakinarto Kontsumo Elkartea.

19  Zalla (Euskadi plaza)
Igandea, maiatzak 19
ZALLAKO ARDO EGUNA
XXIX. azoka. Bertako ekoizleen eguna. Tokiko ekoizleen ardo askotarikoen erakusketa eta dastaketa, pintxoz eta euskal giroz lagunduta.
Antolatzailea: Zallako Udala.

Ekaina
1  Barakaldo (Errekatxo)
Larunbata, ekainak 1
GEREZIAREN AZOKA.
Baserriko produktuen eta eskulangintzazkoen erakusketa eta salmenta.
Antolatzailea: Barakaldoko Udala.

1  Gernika-Lumo
Larunbata, ekainak 1
URDAIBAIKO TXAKOLINAREN EGUNA.
Gazta eta Bizkaiko Txakolina jatorri izendapena duen Urdaibaiko txakolina dastatzea. Barazki eta fruten azoka. Euskal eskulangintzen erakusketa eta salmenta.
Antolatzailea: Gernika-Lumoko Udala.

2  Alonsotegi
Igandea, ekainak 2
NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA ETA ESKULANGINTZA
Andra Mari Feria. Tokiko ganadua: behiak, zaldiak, ardiak eta ahuntzak. Baserriko produktuen eta eskuz egindakoen erakusketa eta salmenta.
Antolatzailea: Alonsotegiko Udala eta Enkartur.

2  Lezama
Igandea, ekainak 2
TXAKOLINAREN EGUNA.
XVIII. azoka. Bizkaiko Txakolina dastaketa eta salmenta. Nekazaritzako produktuen erakusketa eta salmenta.
Antolatzailea: Lezamako Udala.

2  Mallabia
Igandea, ekainak 2
NEKAZARITZA ETA ESKULANGINTZA
Baserriko, landare eta euskal artisautzako produktuen erakusketa eta salmenta, Kultura Hamabostaldiaren barruan.
Antolatzailea: Mallabiako Udala.

2/16  Mungia
Igandea, ekainak 2, eta igandea, ekainak 16
ABELTZAINTZA
Behi, ardi, zaldi eta ahuntz azienda. Nekazaritzako tresnak eta makinak.
Antolatzailea: Mungiako Udala.

  Etxebarria
Larunbata, ekainak 8
ABELTZAINTZA
Zaldi eta behi azienden erakusketa eta salmenta.
Antolatzailea: Etxebarriko Udala.

8/9  Zalla
Larunbata, ekainak 8, eta igandea, ekainak 9
JAIALDI GASTRONOMIKOA.
VI. azoka. Enkarterri Fest. Nekazaritzako elikagaien salmenta, haurrentzako tailer gastronomikoak, dastatze gidatuak eta zuzeneko show cookingak.
Antolatzailea: Zallako Udala.

9  Gamiz-Fika
Igandea, ekainak 9
NEKAZARITZA ETA ESKULANGINTZA
XVIII. azoka. Nekazaritzako produktuen eta eskulangintzakoen erakusketa eta salmenta.
Antolatzailea: Gamiz-Fikako Udala.

13  Abadiño (Urkiola)
Osteguna, ekainak 13. San Antonio
NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA
Bertako nekazarien elikadura produktuen erakusketa eta salmenta (gaztak, eztia, ogia, gozogintza...) eta aziendaren erakusketa.
Antolatzailea: Abadiñoko Udala eta Urkiolako Jai Batzordea.

15  Bilbo
Larunbata, ekainak 15
NEKAZARITZA
XVI. azoka. Idiazabalgo Artzain Gaztaren Bilbo Hiribilduko Lehiaketa.
Antolatzailea: Idiazabal Gaztaren Jatorri Deituraren Batzordea, Artzai Gazta, eta Alde Zaharreko Dendarien Elkartea.

16  Barakaldo (Llano)
Igandea, ekainak 16
ESKULANGITZA
Eskulangintzako produktuen erakusketa eta salmenta.
Antolatzailea: Llanoko Jai Batzordea.

16  Bedia (Lehendakari Agirre Enparantza)
Igandea, ekainak 16
ELIKAGAIAK ETA ESKULANGINTZA.
Produktuen erakusketa, salmenta eta dastaketa.
Antolatzailea: Bediako Udala eta Arbaso.

23  Barrika (Udaletxeko Plaza)
Igandea, ekainak 23, San Juan
NEKAZARITZA ETA ESKULANGINTZA
XIX. azoka. Nekazaritzako eta eskulangintzako produktuen erakusketa eta salmenta. Barazki lehiaketa. Sukalki lehiaketa.
Antolatzailea: Barrikako Udala.

23  Lekeitio
Igandea, ekainak 23
IPARRALDEKO HAIZEAK
Iparraldeko elikadura eta artisautza produktuen erakusketa. Soilik elkarteak aukera.
Antolatzailea: Aittitta Txiki Kultur Elkartea.

23  Urduña-Orduña (Foru plaza)
Igandea, ekainak 23
ABELTZAINTZA, NEKAZARITZA ETA ESKULANGINTZA
San Juan Feria: baserriko eta artisautzako produktuak, eta ganaduaren salerosketa. Herri bazkaria. Euskadiko Behi Xarolesen XVII. Lehiaketa.
Antolatzailea: Urduñako Udala, Olaran Elkartea eta Etxafe.

30  Mungia
Igandea, ekainak 30. San Pedro
NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA ETA ESKULANGINTZA
Baserritarren Eguna. Lehiaketa. Baserriko eta eskulangintzako produktuen erakusketa berezia.
Antolatzailea: Mungiako Udala, BBK eta Merkatarien Elkartea.

Uztaila
6  Gernika-Lumo
Larunbata, uztailak 6
GERNIKAKO PIPERRAREN EGUNA
Gernikako piperren dastaketa. Barazki eta fruitu azoka. Euskal artisauen erakusketa eta salmeta.
Antolatzailea: Gernika-Lumoko Udala.

7  Abanto y Ciérvana / Abanto-Zierbena (Sanfuentes)
Igandea, uztailak 7
NEKAZARITZAKO ELIKAGAIEN ARTISAUTZAREN AZOKA.
Tokiko nekazaritzako elikagaien eta herri artisautzaren erakusketa eta dastaketa.
Antolatzailea: Sanfuentesko Jai Batzordea (SANJAIBA) eta Abanto-Zierbenako Udala

7  Elorrio
Igandea, uztailak 7
EKOLOGIKOA
Produktu ekologikoen erakusketa eta salmenta.
Antolatzailea: Elorrixa, Elorrioko Ekologi Taldea.

14  Balmaseda
Igandea, uztailak 14. Karmengo jaiak
NEKAZARITZAKO ELIKAGAIAK
Produktu tipikoen erakusketa, salmenta eta dastaketa.
Antolatzailea: Balmasedako Udala.

14  Mungia
Igandea, uztailak 14
ABELTZAINTZA
Behi, ardi, zaldi eta ahuntz azienda. Nekazaritzako tresnak eta makinak.
Antolatzailea: Mungiako Udala.

16  Santurtzi
Asteartea, uztailak 16. Karmengo Azoka
GASTRONOMIKOA
Baserriko eta gastronomiako produktuen salmenta.
Antolatzailea: Serantes Kultur Aretoa.

21  Barakaldo (Hiri erdia)
Igandea, uztailak 21
NEKAZARITZA
Barakaldoko Karmenak. Baserriko produktuen erakusketa eta salmenta.
Antolatzailea: Barakaldoko Udala.

25  Amorebieta-Etxano
Osteguna, uztailak 25
BASERRITARREN AZOKA
Baserriko produktuen azoka.
Antolatzailea: Amorebieta-Etxanoko Udala eta Ametx Erakunde Autonomoa.

25/27  Gorliz (Artzeluz plaza)
Osteguna, uztailak 25, eta larunbata, uztailak 27
NEKAZARITZA ETA ESKULANGINTZA
Hilaren 25a: Santiagoko Egun Nagusiko XXXI. Nekazaritza Feria. Herrialdeko produktuen erakusketa eta salmenta goiz osoan. Hilaren 27a: Artisautzako XXXIII. Feria, Santiagoko jaien barnean. Artisauak bertan lanean. Goizez eta arratsaldez.
Antolatzailea: Gorlizko Udala.

27/28  Bakio (Bentako Plaza)
Larunbata, uztailak 27, eta igandea, uztailak 28
NEKAZARITZA ETA ESKULANGINTZA
Bakio Saltsan. Barazki-fruta produktuen eta eskulangintzakoen dastaketa eta salmenta, hala nola ogia, euskal pastela, larrua, antxoak, gazta, patea, bitxiak... Dastaketak izango dira: azokako produktuekin bertan egindako pintxoak, txakolina eta eskualdeko
Antolatzailea: Bakioko Udala.

27/28  Mundaka
Larunbata, uztailak 27, eta igandea, uztailak 28
URDAIBAIKO ESENTZIAK
Eskualdeko produktuen V. erakusketa eta salmenta. Jarduera ugari: tailer gastronomikoak, show cookingak, produktu-dastatzea (Euskal Okela, Eusko Label hegaluzea, txakolina...).
Antolatzailea: Mundakako Udala.

31  Barakaldo (Retuerto)
Asteazkena, uztailak 31
NEKAZARITZA
Baserriko produktuen erakusketa eta salmenta. Landa munduko landareak eta artisauak.
Antolatzailea: Retuertoko Jai Batzordea.

31  Lemoa
Asteazkena, uztailak 31
ESKULANGINTZA
XXII. azoka. Eskulangintzakoen erakusketa eta salmenta.
Antolatzailea: Lemoako Udala.

Abuztua
3  Gernika-Lumo
Larunbata, abuztuak 3
ARABAKO ERRIOXAKO ARDOAREN ETA BAKAILAOAREN EGUNA.
Arabako Errioxako ardoa eta bakailaoa dastatzeko aukera egongo da. Barazki eta fruta azoka. Euskal eskulanen erakusketa eta salmenta.
Antolatzailea: Gernika-Lumoko Udala.

3  Ondarroa
Larunbata, abuztuak 3
NEKAZARITZA
XXXII. Ondarroako Baserri Azoka. Baserriko produktuen erakusketa eta salmenta. Haragi dastaketa.
Antolatzailea: Lea-Artibai Landa Garapenerako Elkartea.

4  Fruiz
Igandea, abuztuak 4
NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA ETA ESKULANGINTZA
Tokiko produktuen, elikagaien eta edarien salmenta. Artisautza. Idi erakustaldia.
Antolatzailea: Fruizko Udala.

4/18  Mungia
Igandea, abuztuak 4, eta igandea, abuztuak 18
ABELTZAINTZA
Behi, ardi, zaldi eta ahuntz azienda. Nekazaritzako tresnak eta makinak.
Antolatzailea: Mungiako Udala.

  Getxo (Algorta)
Larunbata, abuztuak 10
NEKAZARITZA
San Lorentzo azoka. Baserriko produktuen erakusketa eta salmenta. Barazki, gazta eta landare lehiaketa.
Antolatzailea: Getxoko Udala.

10  Lekeitio
Larunbata, abuztuak 10
NEKAZARITZA
XXXII. Lekeitioko Baserri Azoka. Baserriko produktuen erakusketa eta salmenta. Haragi dastatzea.
Antolatzailea: Lea-Artibai Landa Garapenerako. Elkartea.

18  Ea
Larunbata, abuztuak 17
NEKAZARITZA
Nekazaritza azokaren IX. edizioa. Nekazaritzako produktuen, eskulanen, erakusketa eta salmenta, animalien erakustaldiak…
Antolatzailea: Eako Udala.

18  Plentzia
Igandea, abuztuak 18
IDIAZABAL GAZTAREN LEHIAKETA.
Plentziako Jatorri Deiturako Idiazabal gaztaren XXX. Lehiaketa ofiziala.
Antolatzailea: Plentziako Udala, Plentziako Perretxiko Taldea, Idiazabal Gazta J.I. eta BBK.

24  Urduliz
Larunbata, abuztuak 24
NEKAZARITZA
Tokiko produktuen lehiaketa, erakusketa eta salmenta.
Antolatzailea: Urdulizko Udala eta BBK.

30  Bakio (Zubiaurrealde)
Viernes, día 30 de agosto.
NEKAZARITZA ETA ESKULANGINTZA
V. Herri Azoka. Artistak eta tokiko ekoizleak. Baserriko eta eskulangintzako produktuen erakusketa eta salmenta.
Antolatzailea: Bakioko Udala

Iraila
1  Elorrio
Igandea, irailak 1
NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA ETA ESKULANGINTZA
Produktu, ganadu eta eskulanen erakusketa eta salmenta. Barazkiak, gaztak eta txakolin lehiaketa.
Antolatzailea: Elorrioko Udala.

1/15  Mungia
Igandea, irailak 1, eta igandea, irailak 15
ABELTZAINTZA
Behi, ardi, zaldi eta ahuntz azienda. Nekazaritzako tresnak eta makinak.
Antolatzailea: Mungiako Udala.

1  Plentzia
Igandea, irailak 1. San Antolin
NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA
San Antolineko Eskualdeko CXXVII. Nekazaritza eta Abeltzaintza Feria. Baserriko produktuen erakusketa eta salmenta.
Antolatzailea: Plentziako Udala eta BBK.

7  Gernika-Lumo
Larunbata, irailak 7
BIZKAIKO UNTXIA ETA SAGARDOA
Bizkaiko untxi eta sagardo dastaketa. Barazki eta fruta azoka. Euskal eskulanen erakusketa eta salmenta.
Antolatzailea: Gernika-Lumoko Udala.

7  Sopela
Larunbata, irailak 7
NEKAZARITZA
Baserriko produktuak, barazkiak, loreak, frutak, gazta eta txakolin erakusketa eta salmenta.
Antolatzailea: Sopelako Udala.

8  Mendata
Igandea, irailak 8
AVÍCOLA Y AGRÍCOLA
Euskal Oiloaren Azoka. Txakolin, barazki, gazta eta eskulan ekoizleak ere izango dira.
Antolatzailea: Mendatako Udala eta BBK.

8  Portugalete (La Canilla pasealekua)
Igandea, irailak 8
NEKAZARITZA
Nekazaritzako produktuen salmenta. Lehiaketa eta sari banaketa: euskal pastela onenaren saria, gazta onenaren saria eta postuaren apainketa onenaren saria.
Antolatzailea: Portugaleteko San Telmo eta San Nikolas Marinel-Nabigatzaileen Anaiartekoa.

15  Muskiz
Igandea, irailak 15
NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA
XXXVII. azoka. Baserriko produktuen erakusketa eta salmenta. Bertako ganaduaren erakusketa. Nekazaritzako makinen erakusketa. Txakolin Sari Handia. Eskualdeko zaldi lehiaketa eta zaldiz paseoak.
Antolatzailea: Muskizko Udala.

16  Bermeo
Astelehena, irailak 16.
NEKAZARITZA
Santa Eufemia eguna. Talo-dastatzea, baserriko produktuen salmenta. VII. Hegazti erakusketa. IV. Bizkaiko hegazti lehiaketa. Bermeoko aziendaren erakusketa: buztarriak, nekazaritzako makineria.
Antolatzailea: Bermeoko Udala.

21  Artea
Larunbata, irailak 21
MERKARTEA
XXVI. azoka. Elikagaien eta eskuz egindako produktuen dastaketa, erakusketa eta salmenta.
Antolatzailea: Arteako Udala.

21'21/22  Barakaldo (Arteagabeitia-Zuazo)
Larunbata, irailak 21, eta igandea, irailak 22
NEKAZARITZA ETA ESKULANGINTZA
Baserriko produktuen erakusketa eta salmenta. Landa munduko landareak eta artisauak.
Antolatzailea: Zuazo-Arteagabeitiako Auzo elkartea.

21  Busturia (Axpe)
Larunbata, irailak 21
EKOLOGIKOA
XIX. Azoka Ekologikoa. Produktuak saldu eta erakutsiko dira: barazkiak, ardoa, ogia, gaztak, fruten kontserbak, marmeladak, arrautzak, eztia,txakolina eta abar.
Antolatzailea: Busturiako Udala eta Lurreko Nekazari Ekologikoen Elkartea.

21  Ispaster
Larunbata, irailak 21
NEKAZARITZA
VIII. Baserri Azoka. Baserriko produktuen erakusketa eta salmenta eta haragi dastaketa.
Antolatzailea: Lea-Artibai Landa Garapenerako Elkartea eta Ispasterko Udala.

27  Sopuerta (Bezi auzoa)
Ostirala, irailak 27
NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA.
Ardien eta ahuntzen azoka. Ardi eta ahuntz aziendaren erakusketa eta lehiaketa. Bestelako nekazaritza produktuen, aziendaren eta artisautzakoen erakusketa eta salmenta.
Antolatzailea: Sopuertako Udala.

28  Artzentales
Larunbata, irailak 28
NEKAZARITZA ETA ESKULANGINTZA
Nekazaritza eta artisautza produktuen erakusketa eta salmenta.
Antolatzailea: San Miguel de Linares-eko Jai Batzordea.

28  Bilbo (Zorrotzako azoka)
Larunbata, irailak 28
ZORROTZAKO NEKAZARITZA AZOKA.
Baserriko produktuen erakusketa eta salmenta.
Antolatzailea: Aldatz Bide Elkartea.

28  Mungia
Larunbata, irailak 28
NEKAZARITZA EKOLOGIKOA.
Produktu ekologikoen salmenta eta dastaketa. Nekazaritza ekologikoari buruzko informazioa eta zabalkundea.
Antolatzailea: Mungiako Udala eta EKOLUR.

29  Laukiz
Igandea, irailak 29
NEKAZARITZA ETA ESKULANGINTZA
Baserriko eta eskulangintzako produktuen erakusketa eta salmenta.
Antolatzailea: Laukizko Udala eta Laukizko Jai Batzordea.

0  Atxondo (Axpe)
Zehaztu barik, irailaren azken larunbata edo urriaren lehenengoa
ARTZAIN EGUNA
Probintziako gazta lehiaketa eta ardi txakurren lehiaketa.
Antolatzailea: ACOL

0  Getxo
Zehaztu gabe
ITSASOAREN AZOKA.
Elikagai desberdinak, kontserbak, bakailaoa, itsaski eta itsasoari loturiko artikuluak, Habanera eta Marinel kanten musikaldiaren barruan.
Antolatzailea: Getxoko Udala.

Urria
5  Abanto y Ciérvana / Abanto-Zierbena (Gallarta)
Larunbata, urriak 5
GALLARTAKO SAGARDO EGUNA
XXI. edizioa. Sagarretatik sagardoa nola ateratzen den erakusketa. Kirikoketa. Artisautza erakusketa. Nekazaritzako elikagaiak.
Antolatzailea: Meatzaldeko Harrigorria D.T.

5  Durango (Andra Mariko elizpean)
Larunbata, urriak 5
EKOLOGIKOA
IX. Nekazaritzako eta Eskulangintzako produktuen erakusketa eta salmenta.
Antolatzailea: Marisatsa, Durangaldeko Produktore Ekologikoa eta Kontsumitzaileen Elkartea.

5  Gernika-Lumo
Larunbata, urriak 5
SUKALKI EGUNA
Sukalki eta ardoen dastaketa. Barazki eta fruta azoka. Euskal eskulanen erakusketa eta salmenta.
Antolatzailea: Gernika-Lumoko Udala.

5  Karrantza Harana
Larunbata, urriak 5
ABELTZAINTZA, NEKAZARITZA ETA ESKULANGINTZA
Karrantzar ardi mutur- horien eta muturbeltzen lehiaketa. Bertako ekoizleen erakusketa: sakoteak, gaztak, eskulanak..., eta beste herri batzuetakoena: eskulangintza, eztia, xaboiak, pate…
Antolatzailea: Karrantza Haraneko Udala.

5/6  Zierbena
Larunbata, urriak 5, eta igandea, urriak 6
PESQUERA
Kantauri Fest. Itsasoaren gaineko azoka. Itsasoko produktuak (kontserbagileak), nekazaritzakoak eta itsas artisautzakoak.
Antolatzailea: Zierbenako Udala eta Enkartur.

6  Bilbo (Deusto)
Igandea, urriak 6
DEUSTUKO NEKAZARITZA AZOKA
XXX. azoka. Nekazaritzako produktuen erakusketa eta salmenta.
Antolatzailea: Deustuko Kultur Taldea.

6/7  Gernika-Lumo
Igandea, urriak 6, eta astelehena, urriak 7
ABELTZAINTZA
XXXIV. Pirinioetako behi aziendaren Euskadiko lehiaketa. Animalien erakusketa eta nekazaritza eta abeltzaintzako tresnen eta baserriko produktuen azoka.
Antolatzailea: Gernika-Lumoko Udala.

6  Iurreta
Igandea, urriak 6
NEKAZARITZA ETA ESKULANGINTZA
XXI. Baserriko produktuen eta eskulangintzakoen erakusketa eta salmenta azoka; frutak, barazkiak, euskal pastela, eztia, ogia, antxoak eta hegaluzea. Txekor errearen dastaketa eta umeentzako tailerrak.
Antolatzailea: Iurretako Udala, BBK, Urkiola Landa Garapena eta Artisauen Arbaso Elkartea.

6/20  Mungia
Igandea, urriak 6, eta igandea, urriak 20
ABELTZAINTZA
Behi, ardi, zaldi eta ahuntz azienda. Nekazaritzako tresnak eta makinak.
Antolatzailea: Mungiako Udala.

7  Zalla (Hiri erdia)
Astelehena, urriak 7
ABELTZAINTZA ETA NEKAZARITZAKO ELIKAGAIAK.
Mauken LXXVI. Eguna: Euskal nekazaritzako produktuen lehiaketa; ogia, eztia, gazta... Eta Zallako tipula more preziatua. Nekazaritza ekologikoaren erakusketa. Tokiko aziendaren XXII. erakusketa. Txahala erretzea eta dastatzea.
Antolatzailea: Zallako Udala.

12/13  Abanto y Ciérvana / Abanto-Zierbena
Larunbata, urriak 12 eta igandea, urriak 13
NEKAZARITZAKO ELIKAGAIAK ETA ESKULANGINTZA.
Burdin Jaiaren barruan nekazaritza eta artisautza produktuen erakusketa eta salmenta.
Antolatzailea: Abanto-Zierbenako Udala.

13/13  Barakaldo (Beurko- Bagatza)
Larunbata, urriak 12 eta igandea, urriak 13
NEKAZARITZA.
Baserriko produktuen erakusketa eta salmenta. Landa munduko landareak eta artisauak.
Antolatzailea: Beurko-Bagatzako Jai Batzordea.

12  Markina-Xemein
Larunbata, urriak 12
NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA.
XXXV. Lea-Artibaiko Urriko Azoka Nagusia. Blond-Akitania ganaduaren lehiaketa eta eskualdeko ganaduaren erakusketa. Baserri produktuen erakusketa eta salmenta. Nekazaritzako tresnen eta Euskal Herriko arraza animalien erakusketa.
Antolatzailea: Lea-Artibai Landa Garapenerako Elkartea eta Lea-Artibai eskualdeko Udala.

13  Igorre (Garbe)
Igandea, urriak 13
NEKAZARITZA ETA ESKULANGINTZA
Baserriko ekoizleen salmenta eta lehiaketa. Artisautzakoen erakusketa eta salmenta.
Antolatzailea: Ramón Urkiza, Xabier Altube, Igorreko Udala eta BBK.

19/20  Basauri (Uribarri kalea)
Larunbata, urriak 19, eta igandea, urriak 20
NEKAZARITZA ETA ESKULANGINTZA.
Hilaren 19an: San Fausto eguneko XXXII. Nekazaritza Erakusketa. Bertako produktuen erakusketa, salmenta eta dastaketa. Hilaren 20an: San Faustoko XLI. Eskulangintzaren azoka. Eskulangileek haien lanak eta teknikak erakutsiko dituzte.
Antolatzailea: Sustraiak Kultur Elkartea, Herriko Taldeak, Basauriko Udala eta BBK.

20  Arrigorriaga
Igandea, urriak 20
NEKAZARITZA
Euskal Azoka. Baserriko produktuen erakusketa eta salmenta. Hainbat dastaketa.
Antolatzailea: Arrigorriagako Udala.

20  Balmaseda
Igandea, urriak 20
ENOLOGIA.
Mahats-bilketaren V. festa. Bizkaiko Txakolina jatorri-deiturako txakolinaren dastatzea eta salmenta.
Antolatzailea: Enkartur.

20  Larrabetzu
Igandea, urriak 20
NEKAZARITZA
Bertako produktuen erakusketa eta salmenta. Larrabetzuko ekoizleentzat bakarrik.
Antolatzailea: Larrabetzuko Udala eta Gurpide Elkartea.

20  Loiu
Igandea, urriak 20
GASTRONÓMICA Y ARTESANA
Herriko Plazan eta Alonsotegi Plazan XXVII. elikagai produktuen salmenta eta erakusketa. Zabaloetxeko Udal frontoian artisau produktuak. Produktuen dastaketa.
Antolatzailea: Loiuko Udala.

23  Balmaseda
Asteazkena, urriak 23
GASTRONOMIKOA
Nazioarteko Putxeren XLIX. Lehiaketa San Seberino jaietan zehar. Balmasedako lehiaketa herrikoia. Osagaiak: indabak, urdaia, txorizoa, saiheskia eta odolostea.
Antolatzailea: Balmasedako Udala.

25/27  Gorliz (San Pedro plaza)
Ostiraletik, urriak 25, igandera, urriak 27
ESKULANGINTZA ETA MIKOLOGIKOA.
Hilaren 25ean eta 27an: III. Garagardo Artisauaren Azoka. Hilaren 27an: XVIII. Azoka Mikologikoa asteburuan. Goiz osoan zehar perretxikoen erakusketa eta dastaketa.
Antolatzailea: Gorlizko Udala.

26/27  Derio (Sollube kalea)
Larunbata, urriak 26, eta igandea, urriak 27
MIKOLOGIKOA.
Perretxikoen erakusketa eta dastaketa.
Antolatzailea: Untza Mendi Taldea.

28  Gernika-Lumo
Astelehena, urriak 28
NEKAZARITZA ETA ESKULANGINTZA
Baserriko produktuen lehiaketa. Nekazaritzako eta abeltzaintzako makinen erakusketa. Euskal eskulangintzaren erakusketa eta salmenta, Eusko Labela duten produktuak eta dastaketak.
Antolatzailea: Gernika-Lumoko Udala.

0  Durango
Zehaztu gabe. Hileko bigarren edo hirugarren larunbata
NEKAZARITZA
Nekazaritzako elikagaien erakusketa eta salmenta. Txakolin eta talo dastatzea.
Antolatzailea: Durangoko Udala.

0  Sondika
Zehaztu gabe
ENOLOGIA EGUNA
Enologia Erakusketaren X. aldia. Txosna eta Idiazabal Gaztaren pintxoak. Azokako hainbat ardoren erakusketa, dastaketa eta salmenta.
Antolatzailea: Sondikako Udala.

Azaroa
1  Trucios-Turtzioz (Zezen plaza)
Ostirala, azaroak 1
GAZTA EGUNA
XXIV. azoka. Gazta, gozogintza, txerrikiak, egurra eta beiraren eskulangintza... Sariak gazta eta ogi onenentzat.
Antolatzailea: Turtziozko Udala eta Enkartur.

2  Gernika-Lumo
Larunbata, azaroak 2
GERNIKAKO INDABAREN EGUNA
Indaba dastaketa. Barazki eta fruta azoka. Euskal eskulanen erakusketa eta salmenta.
Antolatzailea: Gernika-Lumoko Udala.

2/3  Zamudio
Larunbata, azaroak 2, eta igandea, azaroak 3
NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA ETA ELIKADURA.
Hilaren 2an: VII. Txokolate, Gozoki eta Artisautza Azoka. Hilaren 3an: Nekazaritza eta Abeltzaintza XXXIV. azoka. Bizkaiko XXVII. Limusin Txapelketa.
Antolatzailea: Zamudioko Udala.

3/17  Mungia
Igandea, azaroak 3, eta igandea, azaroak 17
ABELTZAINTZA
Behi, ardi, zaldi eta ahuntz azienda. Nekazaritzako tresnak eta makinak.
Antolatzailea: Mungiako Udala.

3  Plentzia
Domingo, día 3 de noviembre.
MICOLÓGICA
XXIII. Perretxiko Astea. XXXIX. Mikologia erakusketa. Zizekin egindako pintxoen dastaketa.
Antolatzailea: Ayuntamiento de Plentzia y Plentziako Perretxiko Taldea.

3  Trapagaran
Igandea, azaroak 3
ABELTZAINTZA, NEKAZARITZA ETA ESKULANGINTZA
Azienda erakusketa: 200 aberetik gora. Nekazaritza eta artisautza produktuen erakusketa eta salmenta..
Antolatzailea: Trapagarango Udala eta Ronda Elkartea

9  Bilbo (Abando/Berastegui)
Larunbata, azaroak 9
SAN MARTINGO NEKAZARITZA AZOKA.
Baserriko produktuen salmenta eta erakusketa, Berastegi Kalean. Talo eta txorizo txosna.
Antolatzailea: Zabalkuntza Kultur Taldea.

9  Ermua
Larunbata, azaroak 9. San Martin
SAN MARTIN AZOKA.
XXX. edizioa. Fruta eta barazki, gazta, ezti, ogi, sagardo eta txakolin onenarentzako lehiaketa eta posturik onena saritzeko lehiaketa. Eskulangintzaren eta herriko abereen erakusketa. Kultur astea.
Antolatzailea: Euskal Birusa Kultur Elkartea.

10  Arrieta
Igandea, azaroak 10
NEKAZARITZA ETA ESKULANGINTZA
Eskulangintzako eta nekazaritzako produktuen salmenta eta erakusketa.
Antolatzailea: Arrietako Udala, Jai Batzordea eta Lekukoartu Elkartea.

10  Bermeo
Igandea, azaroak 10
TXERRIKI EGUNA.
San Martin eguna. Txerrikien erakusketa, salmenta eta dastaketa. Odolkien lehiaketa.
Antolatzailea: Bermeoko Udala.

10  Forua
Igandea, azaroak 10
NEKAZARITZA ETA ESKULANGINTZA
XVIII. azoka. Eskulangintzako eta nekazaritzako produktuen salmenta eta baserriko animalien erakusketa.
Antolatzailea: Kultur Etxea eta Foruko Udala.

10  Lemoa
Igandea, azaroak 10
NEKAZARITZAKO ELIKAGAIAK
XX. azoka. Nekazaritzako elikagaien salmenta eta dastaketa.
Antolatzailea: Lemoako Udala.

17  Bilbo (Errekalde)
Igandea, azaroak 17
NEKAZARITZA
Baserriko produktuen erakusketa eta salmenta. Txerri errearen dastaketa.
Antolatzailea: Onki-Xin Kultur Elkartea.

17  Sondika
Igandea, azaroak 17
XXIII. EUSKAL AZOKA
Nekazaritzako produktuen erakusketa eta salmenta, haurrentzako tailerrak, txosnak eta jarduera paralelo asko, hala nola txalaparta erakustaldia eta tailerra, sokatira erakustaldia, euskal dantzak, dantza potea...
Antolatzailea: Sondikako Udala.

24  Bilbo (Plaza Ametzola)
Igandea, azaroak 24
SAN ANDRESETAKO NEKAZARITZA AZOKA.
Baserriko produktuen erakusketa eta salmenta.
Antolatzailea: Akuilua Kultur Elkartea.

24  Zaldibar
Igandea, azaroak 24
NEKAZARITZA
Baserriko produktuen erakusketa eta lehiaketa: barazkiak eta frutak, mintegiak, txakolina, ogia, eztia eta gazta.
Antolatzailea: Zaldibarko Udala.

24  Zeberio
Igandea, azaroak 24
NEKAZARITZA ETA ESKULANGINTZA
Nekazaritzako produktuen salmenta eta erakusketa.
Antolatzailea: Zeberioko Udala.

Abendua
1  Atxondo
Igandea, Abenduak 1.
NEKAZARITZA ETA ESKULANGINTZA
Durangaldeko baserrietako produktuen salmenta eta produktu ekologikoen promozioa.
Antolatzailea: Atxondoko Udala.

1  Barakaldo (Errekatxo)
Igandea, abenduak 1
ESKULANGINTZA
Santa Barbara Azoka. Eskulangintza-produktuen erakusketa eta salmenta. Meatzaritzarekin lotura duten lanbideen erakusketa.
Antolatzailea: Barakaldoko Udala.

1  Gordexola
Igandea, abenduak 1
NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA ETA ESKULANGINTZA
Frisiar arrazako herrialdeko lehiaketa. Enkarterrietako astoaren lehiaketa-erakusketa. Hainbat produkturen erakusketa eta salmenta. Tokiko abereen erakusketa.
Antolatzailea: Gordexolako Udala.

1/15  Mungia
Igandea, abenduak 1, eta igandea, abenduak 15
ABELTZAINTZA
Behi, ardi, zaldi eta ahuntz. Nekazaritzako makinak eta tresnak.
Antolatzailea: Mungiako Udala.

1  Murueta
Igandea, abenduak 1
TXARRIKI EGUNA
Bertako txerriaren sustapena, txerriki produktuen dastaketa eta nekazaritzako produktuen azoka.
Antolatzailea: Muruetako Udala.

5/8  Durango
Ostegunetik, abenduak 5, igandera, abenduak 8
EUSKAL DENDA
Euskal artisautzako sektorearen XXIV. azoka profesionala. Nekazaritzako elikagaien eta artisautza produktuen rakusketa eta salmenta.
Antolatzailea: Artisauen Arbaso Elkartea.

6  Izurtza (Plaza)
Ostirala, abenduak 6. San Nikolas
GAZTARDOGI FERIA
X. azoka. Gazta, ardo eta ogien dastaketa. Baserriko produktuen erakusketa eta Eusko Labela duen oilaskoaren dastaketa.
Antolatzailea: Izurtzako Udala.

7/8  Elorrio
Larunbatetik, abenduak 7, igandera, abenduak 8
BUZKANTZ JAIA
Odoloste eta odolostez osatutako pintxoen lehiaketa. Eskualdeko ekoizleen eta artisauen azoka.
Antolatzailea: Elorrioko Udala, Turismo Bulegoa.

7  Gernika-Lumo
Larunbata, abenduak 7
KARAKOL EGUNA
Barraskiloen dastaketa. Barazki eta fruituen azoka. Euskal eskulangintzaren erakusketa eta salmenta.
Antolatzailea: Gernika-Lumoko Udala.

8  Gorliz (Elizako Plaza)
Igandea, abenduak 8. Andre Maria Birjinaren Sortzez Garbia
NEKAZARITZA ETA ESKULANGINTZA
Gabonetako produktuen azoka.
Antolatzailea: Gorlizko Udala.

13/6  Bilao (Areatzako kaia. Arriaga)
Ostiraletik, abenduak 13, astelehenera, urtarrilak 6
GABONART
Gabonetako XXXVII. Artisautza Azoka. Eskulanen erakusketa eta salmenta.
Antolatzailea: Artisauen Arbaso Elkartea.

14  Orozko
Larunbata, abenduak 14
NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA
Terreña arrazako behiaren Euskadiko lehiaketa. Nekazaritzako elikagaien eta eskulanen erakusketa. Ogia eta gazta lehiaketa. Eusko Labela duen abelgorri errea dastaketa.
Antolatzailea: Orozkoko Udala, Bitel eta Lorra Kudeaketa Zentroa.

14  Otxandio
Larunbata, abenduak 14
NEKAZARITZA ETA ESKULANGINTZA
Baserriko produktuen eta eskulangintzakoen erakusketa eta salmenta.
Antolatzailea: Kementsu Kultur Elkartea

15  Leioa
Igandea, abenduak 15
NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA
XXXII. Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka. Azienda erakustaldia. XXI. azoka. Idiazabal gaztaren Bizkaiko ekoizleen lehiaketa. Baserriko produktuen erakusketa eta salmenta. Nekazaritzari eta abeltzaintzari lotutako tailerrak.
Antolatzailea: Leioako Udala.

21  Barakaldo (Llano)
Larunbata, abenduak 21
NEKAZARITZA ETA BASERRIKO PRODUKTUAK.
Artisautza, elikadura eta aroztegiko produktuen erakusketa eta salmenta.
Antolatzailea: Topagune.

21  Bilbo
Larunbata, abenduak 21. San Tomas
NEKAZARITZA
LXXII. azoka. Baserriko produktuen erakusketa eta lehiaketa.
Antolatzailea: BBK.

21  Lekeitio
Larunbata, abenduak 21. San Tomas
NEKAZARITZA
Baserriko produktuen erakusketa eta salmenta. Talo dastaketa eta animalien erakusketa (behiak, zaldiak, astoak, ahateak, oilaskoak...).
Antolatzailea: Lekeitioko Udala.

22  Gernika-Lumo
Igandea, abenduak 22
EUSKAL HERRIKO KARAKOL TXAPELKETA
EUSKAL HERRIKO KARAKOL TXAPELKETA. XLIII. azoka. Dastaketa, erakusketa eta lehiaketa gastronomikoa. Barraskiloen postuak, piper txorizeroak…
Antolatzailea: Gernika-Lumoko Udala.

24  Galdames (San Pedro plaza)
Asteartea, abenduak 24
OGI EGUNA
Artisau ogiaren XXXII. Azoka. Okintza produktuen erakusketa eta salmenta: irina, euskal pastela, magdalenak… Artisau ogiaren lehiaketa. Artisautza produktuen erakusketa eta salmenta.
Antolatzailea: Galdamesko Udala.